20150604

ALTERNATIBAK ERAIKIZ

Kapitalismoak bere interesak inposatzen ditu. Politika oso ahul ikusten du, eta boterea metatzen jarraitzeko oztoporen bat aurrean jartzen bazaio, zalantzarik ez du egiten paretik kentzeko. Pobrezia, eskubiderik gabeko lana, arlo publikoaren merkantilizazioa negozio pribatua egiteko, kapitalaren desfiskalizazioa, besteak beste zerga-ihes eta -iruzurraren bitartez, klase- eta nazio-identitate kolektiboen suntsipena, klima-aldaketa... baita bizitza bera ere, gurea eta planetarena, bere biziraupena arriskuan jartzeraino. Kapitalismo honentzat, zeinak beste edozerren gainetik jartzen duen etekin pribatua pilatzea, horiek guztiak ahaztu beharreko ondorioak dira.
              


Txiki Muñoz, ELAko idazkari Nagusia
Naomi Kleinek klima aldaketaz dio, ez direla "isuriak gutxitzeko beharrezko erabakiak hartu, hauek kontrajarrita baitaude kapitalismo desarautuaren oinarriekin”.
“Katastrofea ekiditeko egoera hobean jarriko gintuzketen ekintzek –jende gehienaren onerakoak liratekeenak– mehatxuak dira gutxiengoa den elite batentzat, zeinak gure ekonomia, gure prozesu politikoak eta komunikabide handi gehienak erabat kontrolpean dituen
". Naomi Kleinek arrazoia du; horregatik da are premia handiagoa lan eta militantzia alternatiboa.
Gobernuen osaera baldintzatzen duten hauteskundeetaz haratago, zenbait eztabaida propio alboratuta geratzen dira. Inbertsio-funts handi bateko zuzendariak esan zuenez, “ulertu beharra dago (...) moneta-batasunean agintariak beren inguruan gertatzen denaren behatzaile pribilegiatuak direla eta beren erabakitzeko aukera oso mugatua dela. Politika jakin batzuk ezinezkoak dira EB barnean”...