20150604

ALTERNATIBAK ERAIKIZ

Kapitalismoak bere interesak inposatzen ditu. Politika oso ahul ikusten du, eta boterea metatzen jarraitzeko oztoporen bat aurrean jartzen bazaio, zalantzarik ez du egiten paretik kentzeko. Pobrezia, eskubiderik gabeko lana, arlo publikoaren merkantilizazioa negozio pribatua egiteko, kapitalaren desfiskalizazioa, besteak beste zerga-ihes eta -iruzurraren bitartez, klase- eta nazio-identitate kolektiboen suntsipena, klima-aldaketa... baita bizitza bera ere, gurea eta planetarena, bere biziraupena arriskuan jartzeraino. Kapitalismo honentzat, zeinak beste edozerren gainetik jartzen duen etekin pribatua pilatzea, horiek guztiak ahaztu beharreko ondorioak dira.
              


Txiki Muñoz, ELAko idazkari Nagusia
Naomi Kleinek klima aldaketaz dio, ez direla "isuriak gutxitzeko beharrezko erabakiak hartu, hauek kontrajarrita baitaude kapitalismo desarautuaren oinarriekin”.
“Katastrofea ekiditeko egoera hobean jarriko gintuzketen ekintzek –jende gehienaren onerakoak liratekeenak– mehatxuak dira gutxiengoa den elite batentzat, zeinak gure ekonomia, gure prozesu politikoak eta komunikabide handi gehienak erabat kontrolpean dituen
". Naomi Kleinek arrazoia du; horregatik da are premia handiagoa lan eta militantzia alternatiboa.
Gobernuen osaera baldintzatzen duten hauteskundeetaz haratago, zenbait eztabaida propio alboratuta geratzen dira. Inbertsio-funts handi bateko zuzendariak esan zuenez, “ulertu beharra dago (...) moneta-batasunean agintariak beren inguruan gertatzen denaren behatzaile pribilegiatuak direla eta beren erabakitzeko aukera oso mugatua dela. Politika jakin batzuk ezinezkoak dira EB barnean”...

20150522

NAFAR ADMINISTRAZIOKO EMAITZAK

Nafarroan ere, ELA aurrera!
 
2011eko delegatuak
2015-ko delegatuak (maiatza)
Comparativa 2011-15 alderaketa
ELA
32
37
+5
LAB
55
65
+10
CCOO
36
35
-1
UGT
22
17
-5
Afapna
14
23
+9
SPA
12
8
-4
Besteak
79
69
-10
Guztira
250
254
+4
 
RESULTADOS GLOBALES NAFARROAKO EMAITZA OROKORRAK (A falta de Policía Foral e ISPLN / Foruzaingoa eta ISPLN gabe)


LANGILEAK DESMOBILIZATZEKO AKORDIOA


Madrilgo negoziazio kolektiboko akordioaren helburua langileak desmobilizatzea da

Eibarko Astelena frontoian ELAko Industria eta Eraikuntza federazioko delegatuen aurrean hitz egin du Adolfo Muñoz "Txiki" idazkari nagusiak:
"Ez ditugu lanaldi amaigabeen truke hileko 700 euroko soldatak nahi, eta horixe da krisitik irteteko pentsatu duten irtenbidea: Enplegu miserablea, langile pobreak". Erronka honi eta lan munduak dituen beste erronkei aurre egiteko Txikik konpromiso sindikalaren balioa nabarmendu du.

"Patronalak nahi zuena lortu du. Gehienezko muga ezarri diote soldata igoerari; hortik behera, nahi dutena ezar daiteke, minus infinitutik gehienez %1eraino.
Aldiz, IBEX-35eko enpresetako zuzendaritzak %24ko soldata igoera eman diote beren buruari eta enpresen irabaziak puztu egin dira".
Honelako akordioak, langile-klasea desmobilizatzeko erabiltzen dituzte gobernuek eta patronalek. Horregatik, edukirik ez duten akordio burokratiko hauek baztertu eta geurea erreibindikatu behar dugu. Patronal honekin, legea bere zerbitzura duelarik eta gobernuek ematen dioten babesarekin ezin da CCOOek eta UGTk sinatu dutena beste akordiorik lortu, ez EAEn, ezta Nafarroan ere. Eduki hori ez da erreferentzia ELArentzat. Sindikatuak ez du bere funtzioa hustu behar gomendio hutsak sinatzeraino; hauek ez diote inolako mugarik ezartzen patronalak soldatei erasateko dituen estrategiari (negoziazioa estatalizatzea, azpikontratazioa, zerbitzu-enpresak, outsourcing).

20150519

DOMAR A LOS SINDICATOS



DOMAR A LOS SINDICATOS

Uno de los grandes objetivos de las políticas neoliberales es debilitar y domar a los sindicatos. En algunos países lo han conseguido. Sin ir muy lejos,  los dos sindicatos mayoritarios del Estado español  firman casi cualquier cosa que les pongan encima de la mesa; como muestra el reciente “acuerdo” del que la patronal ha subrayado que la variación de sueldos puede ir “desde el menos infinito hasta el 1%” (sic).
Medios de comunicación y partidos al servicio de la patronal, hablan de los sindicatos siempre en plural, y adjudicando a todos ellos, comportamientos de sindicatos concretos. Tienen mucho más cuidado con los partidos, y muchísimo más cuidado cuando hablan de la patronal (sus jefes) o de empresarios estafadores, algunos de los cuales han presidido importantísimas empresas, bancos, la mismísima patronal y algún que otro ministerio...

20150511

ELAren BLOGOSFERA

ELAren blogosfera, abian (en castellano a continuación)


Hausnarketak, iritziak, iradokizunak, proposamenak, kritikak, autokritikak, ideiak... Horiek guztiak –eta askoz gauza gehiago– bildu nahi ditu ELAren blog komunitateak.
Izan ere, sindikalgintzak horren beharra du, hori –ere– baita sindikalgintza.               

Bost izango dira hasiera batean blog komunitatea osatuko duten lagunak:
Adolfo Muñoz Txiki, idazkari nagusia.
Joseba Villarreal, negoziazio kolektiboko arduraduna.
Xabi Anza, formazio arduraduna.
Mikel Noval, gizarte politiken ardraduna.
Leire Txakartegi, atalen eta euskara arduraduna.
Arian-arian, sindikatuko lagun gehiago blog komunitatera batzea espero dugu.

Asko dira langile-klaseak dituen erronkak. Blog hauek erronka horietan sakontzea dute helburu, esparru eta eremu ezberdinak jorratuz. Nor bere estiloan, egungo abagunearen ahalik eta argazki zehatzena egin asmoz. Espero dugu zuen interesekoa izatea.


La blogosfera de ELA, en marcha

20150507

TXIKI MUÑOZ: MAIATZAREN 1ean

    
TXIKI MUÑOZ: MAIATZAREN 1eko HITZALDIAren ARDATZAK
ELAko zuzendaritzako kideak Bilbon 
 
EGOERA POLITIKO-EKONOMIKOA

Kosta egiten da konturatzea Rajoyren, Urkulluren eta Barcinaren politikak luzapen bat direla, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF), Europako Banku Zentralak (EBZ) eta Europar Batzordeak hartutako erabakien luzapena, eta inolako orekarik ez dutela ezartzen. Gobernuek gizartea orekatzeko eginbeharrari uko egin diote eta, horrenbestez, kapitalak nahi duen guztia lortzen du.

Kapitalak egitura instituzional bat eratu du, eta egitura horren ondorioz politika neoliberalak dira egin daitezkeen politika bakarrak; lortu dute gobernu aldaketek funtsean eraginik ez izatea.
Ezinbestekoa da, batez ere ezkerrarentzat, Europari buruzko gogoeta sakona egitea.
Erakunde europarren helburua da instituzioetan eraldatze sozialerako aukerarik ez izatea.

Erreformak egin dira esplotazioa hedatzeko eta hazkunde ekonomiko garaian ere galtzen jarrai dezagun. Patronalak berak esaten du hori dela bere nahia, eta gobernuek politika egiten dute ezer gertatuko ez bailitzan. Hazkundea denean ere desberdintasun handiagoa nahi du.


Iritsi da eurek nahi zuten unea: prekarietate sozial handia (pobrezia eta bazterketa) eta langileen esplotazioa, kontratu miserableekin, batez ere kontratu berrietan.

 
SINDIKATUAK OZTOPO DIRA...

BERTSOTAN kontatuko dizuet



PERTSONAK HELBURU?
EZ KALERATZERIK, EZ PRIBATIZAZIORIK!

ZERBITZU PUBLIKOEN DEFENTSAN

    Jaurlaritzaren egoitza nagusiko Erregistro Zerbitzua itxi nahi dutela eta,
      hainbat mobilizazio burutu ditugu langileok, azkena Aitor Esteban lankide
eta bertsolariaren laguntzaz.

           Jaurlaritzari idatziz egindako eskariei jaramonik ez… / Por escrito ni pcaso…
                Ahoz esan diegunean erantzun ere ez… / De viva voz, ni contestar…
                Ea ba bertsotan eginda jarrera aldatzen duten / A ver si en verso …

Eskerrik asko, Aitor!